miércoles, 16 de noviembre de 2011

San Martzialak

San Martzialak ekainaren 30-ean Irunen ospatzen diren jaiak dira. Hiri guztia beltzez, txuriz eta gorriz janzten da. Bezperan lorik egin gabe goizeko hirutan San Martzial  aldapan jendeak tokia hartzen du, alardea ikusteko. Goizeko seitan udaletxearen parean kanpaiak jotzen hastean, Diana izeneko melodia bat jotzen dute Iruneko Bandak. Jendea ixil-ixilik eta unkituta dago, hau guztia azken finean sentimendu poli eta sakon bat delako. Egunean zehar alardea Iruneko kaletatik zehar doa San Martzialeko doinua jotzen. Eta momenturik unkagirrienetako bat kale nagusian arratsaldeko zazpietan gutxi gorabehera, gertatzen da egunaren amaiera delako. Baina festa oraindik ez da bukatzen eta gau osoan zehar eguna ospatzen du jendeak eta hurrengo eguneko seitan berriro ere Diana jotzen da, "Diana de los borrachos" izenekoa, egun osoan lorik egin gabe. Irunekoak betetan diren pertsonek ulertu dezakete sentimendu hau. Egun zoragarria da bene-benetan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario